2 ene 2019

IGUARAN



Eguberrietako bazkariak eta afariak, Koma, Vendetta, eten gabeko mozkorraldiak, Hatortxu rock… Egoera muturrekoa zen, eta ematen zuen ez zegoela ihesbiderik. Zuriñek baina, mezua igorri zuen Otxolako WhatsApp taldera (sobera esperantzarik gabe naski), larunbatean lagun pare batekin Iguaranera joateko asmoa zuela erranez.
Ustekabean, jendeak bere neguko palazioetatik ateratzeko interesa agertu zuen eta bederatzi laguneko hitzordua osatzen joan zen.
Azkenean zazpi lagun agertu ginen. Zirkunstantziek bi baja eragin zituzten, beraz.
Abenduko hilabetea lehor joana zen eta, urez polita zegoen arren, agerikoa zen ur maila apaletan zegoela.

Hona Iguarango ihesaldia laburbiltzen duen bideo ttipia.



Ernesto.

No hay comentarios:

Publicar un comentario