Mostrando entradas con la etiqueta Els Ports. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Els Ports. Mostrar todas las entradas

16 jun 2014

ELS PORTS




Aspaldi piztu zitzaigun “Els Ports”-era joateko grina. Han arroila asko eta politak omen zeuden eta asmoen zerrendan idatzi genuen hainbat gauzarekin batera. Bada, dagoeneko tatxatuta dago! Maiatzaren zubian, 7 lagun izan ginen hango amildegiak ezagutzen.
Els Ports, natur parkea denez, kontuan hartu behar dira eremuko legeak. Barranko batzuk debekatuta daude, beste batzuk regulatuta, eta beste batzuetara joateko baimena eskatu behar da.
Horta de Saint Joan herrian genuen etxe bat alokatuta, eta horren iguruan eta Beceite aldean ibili ginen errekak gora eta behera.