6 may 2019

Lekime




Lekime arroila helburu, Baxe Nafarroara buruz abiatu ginen goizeko hitzorduaren tenorea taldeko nagienekin eztabaidatu ondoren. Garai batean erresuma batzen zuten bortuak igarota, Mendibe herri ttipian elkartu genuen artaldea. Eguraldi iragarpena alde genuen eta zerbaiten jatera eseri ginen deus baino lehen.
Ohartu gabe luzatu zitzaigun otordua eta, aitzinetik arroila luzea genuela jakitun, argiak sartu genituen bote estankoan.