8 ago 2014

TXANTXANGORRI

Aspertuta geunden hemengo kobazuloez eta behar genuen deia jaso genuen. Lanestosako (Bizkaia) leize batera gonbidatu gintuen Burnia eta Gemakoek. Barruan zuten materiala atera behar zuten eta laguntzera joan ginen 3 otxolak.
Hara abiatu ginen larunbat goiz-goizean, gauean etxera bueltatzeko. Nahiz eta leizea zikina eta ez oso erosoa izan, oso gustora ibili ginen jendeak egiten baitu atsegina lekua.

Zulora sartu bezain laster frogatu genuen lokatzak jaten duela materiala. Eskerrak hamaika aldiz pasa direla hortik bidea garbituz... Dena den, esaten dute 8 bisita nahikoa dela crolla aldatu behar izateko. 


Lokatza ez dagoenean horrela daude sokak... "Circo del sol"eko putzuan.


Lokatza bukatzen denean areto handiak agertzen dira. Harria ez omen da oso gogorra, horregatik zaila da instalatzea. Gure bisita bi putzu erraldoiekin (200 metrokoak) bukatu zen. Batzuk atera genituen putzu bateko sokak eta besteak bestearen lehio batetik sartu ziren topografiatzeko.


200 metro azpian, 11 mosketoi gainean. (lan izugarria harriaraino iristeko hartu zutena...)


Putzuak oso sakonak dira, baina ikusgarriena, beharbada, haien diametroa da. Argazkiak atera nahi genuen, baina distantziak hain handiak izanik ezinezkoa izan zen. Ezin da azaldu, ikusi behar da!  


Txangoa ongi bukatzeko lotu genituen petateak gerrikoei eta gorantz nafarroakoak! Ez dakit bidea bikoiztu zen, hormak estutu ziren, lokatza areagotu zen edo airea murriztu zen, baina buelta nekagarriago egin zitzaigun. Izerdia botatzen hasteko zorian izan ginen!!



Urtzi eta Eneko, esker anitz bisitagatik!! 



Textua: Zuriñe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario